XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Santageda egunerako koruak prestaketa lanetan ari dira

ARRASATE

Datorren ostiralean, ohitura zaharrari eutsiz, gure auzo eta kaleetako giroa alaitzen arituko dira berriro Santa Agedako Koruak.

Urtero bezala, premian dauden talde eta erakunde ezberdinei laguntzeko bideratuko da jasotako dirua.

Goizean goiz hasi eta gaua bitartean, Goiko-Balu abesbatzako partaideak ibiliko dira kantari.

Arratsaldean berriz, AEDko Gazte Taldea ere kaleratuko da, hiru orduz, Arrasateko bazterrak girotu eta herritarren laguntza eskatzeko asmoz.

Sortu berri den talde honek atzo burutu zuen dagoeneko kantuak prestatzeko lehen entsaioa.

Bildutako diruarekin zer egingo duten oraindik erabakitzeke duten arren, gogorik ez zaie falta, beraz, gazte hauei.

Aurreko urteetan lorturiko dirutzara iristea ez legoke batere gaizki guztira 1.100.000 pezeta jaso bait zituzten Santagedazaleek.

Dagoeneko badakigu hauetako asko beraien lanetan eguna jai hartzeko eskaerak egiten hasiak daudela.

Arrasatekoak oso bereziak dira, kintoak aldatuz joan beharrean urtero egun honetako ospakizunak errepikatzen dituztelako.

Eguna gogorra izan arren ez dugu uste kanturako arazorik izango dutenik, iaz bezala eztarriak lubrifikatzen badituzte.